4.1 jarduera: Praktika onen baldintzei buruzko hausnarketa
Ainhoa Pujanaren bideoa ikusi ondoren eta ikastaro honetan
landutako zenbait gairen harira, heziketa arloak orokorrean garaia dugu
gizarteak jasandako transformazio ikaragarrira moldatzeko. Hau da, gizarteak
azken urteetan gehienbat teknologia berriak direla eta aurrerakuntza nabarmena
izan du. Gure eskolek aldiz, orain dela 20 urteko antzerako egoeran jarraitzen
dute. Baten baino gehiagotan aditu dut gizartetik kanpo 20-30 urte egon den
pertsona bat, kalean eta gure sozietatean galduta sentituko litzatekeela bizi
izan dugun aldaketa nabarmena dela eta, aldiz eskola batean ez lukeela
egokitzeko inolako arazorik izango.
Hau guztiagatik
iruditzen zait hezkuntzak beharrezko duela transformazio prozesu bat zeinetan
gizarteko atal guztiok parte aktibo bihurtu behar garen. Ainhoak bere aurkezpenean izan beharrezko
zenbait puntu azaltzen ditu zeintzuk iruditzen zaizkidan hezkuntza
tradizionalak suntsiarazten dituen. Esan nahi dudana da, ikasleak ohituta
daudela irakasleak esandakoa ontzat ematen buelta gehiagorik eman gabe eta
honek beraien SORMENA eta PENTSAMENDU KRITIKOA desagerraraztea eragiten du.
Gaur egungo
gizartean behar ditugunak ikasle motibatuak dira eta horretarako beharrezko da
beraien interesa lortzea. Hau lortzeko zenbait estrategia azaltzen dira
bideoan(Kognitiboa, Soziala, Emozionala, Digitala eta Kudeaketa estrategia).
Izendatutakoen artean iruditzen zait lehena, Kognitiboa, eta azkena, Kudeaketa
egoki bat burutzearena direla garrantzitsuenak, izan ere ezinbestekoa da
ikasleen interesa pizten duen arazo egoera bat planteatzea eta ostean proiektu
horren gidaritza egoki bat burutzea. Presente izan behar dugu ikasleak direla
heziketa prozesuko aktore printzipalak eta gure, irakasleon, rola gidariarena
dela. Lan honetan, sozialki, emozionalki eta digitalki gidaritza egokia burutu
behar dugu ikasleak norabide egokian bideratzeko eta motibazioa ez galtzeko.
Bukatzeko, ez
dakit estrategia bezala baina bai beharrezko bezala jotzen dut heziketa
zentruen eta gizartearen arteko espazioa murriztea. Burutik kendu behar dugu
eskolari buruz dugun kontzeptua; ikasteko eremu fisiko itxi batena; eta
gizartean bizitzeko beharrezko ditugun gaitasunak eskaintzen dizkigun baliabide
bezala ulertu behar dugu. Ohiko errepikapenezko ikasketa behingoz alde batera
utzi eta era digitalean barneratu behar gara. Ikasleek sobera dakite uneoro
sarean dutela behar duten informazio guztia eskuragarri eta gure lana ez da
informazio hori buruz ikas dezaten lortzea, baizik eta probetxuzko era batean
erabil dezaten lortzea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario