3.2 JARDUERA: Metodologia aktiboa aurrera
eramateko inplikazioak irakasleontzat
Bizi garen aro
digital honetan, teknologia berrietatik kanpo egoteak gizartetik kanpo
suposatzen duela esan genezake. Bai heziketa arloan, bai lan arloan nahitaezko
da pertsona ororentzat TIC deritzanen gutxieneko kontrol bat izatea. Hau dela
eta, guztiz beharrezkotzat jotzen dut pertsona ororen heziketan zeharkako
konpetentziak barneratzea eta hauen artean atal handi bat teknologia berrietaz
okupatuta izatea. Hare gehiago kontutan izanda irakasleon helburu nagusia
etorkizuneko gure gizarteko profesionalak formatzea dela.
Hau guztiagatik
hezkuntzan teknologia berrien potentzialaz probestu eta irakasteko beraien
laguntza aprobetxatu beharko genuke. Baina sarritan atzerakada moduko bat
sentitzen dugu ez baita erronka erreza ohiko klase magistralak eta gela
teorikoak alde batetara utzi eta teknika eta teknologi berriak gelan
integratzearen erronkari aurre egitea. Nire ikaskideen jarduera honetan, hainbatetan
irakurri dut irakasle bezala teknologia berriak soilik erabili beharrean gelan
integratu beharko genituzkeela eta arazo nagusia aldaketekiko gure jarrera
ezkorra dela. Ni pertsonalki ez nator guztiz bat honekin, izan ere metodologi
aldaketa bat edo teknologi baten integrazioa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Irakasleok
sarritan entzuten dugu “Oso erraza da!” esaldia, baina errealitatea askotan
desberdina da. Programa, software edo dena delako teknologi berri bat gelan
inplementatzeko, erreminta horren kontrol argi bat izan behar du irakasleak
gelan sortzen diren arazoei aurre egiteko. Honegatik, teknologi berri bat gelan
sartzea esaten denean, ez da soilik klasean erabiltzea baizik eta ongi
erabiltzea. Izan ere ez baldin badugu nahi aurrez baino txarrago ematea klasea
eta ikasleak astoratzea, baliabideren guztizko kontrola izatea komeni da, eta
horrek formazio handia, denbora eta beste hainbat gauza exigitzen du. Hau dela
eta, izan ditudan esperientziengatik gomendatzen dizuet gelan zerbait berria
sartu aurretik egin beharrekoaz ziur egotea.
Kontutan izan
behar dugu baita, gure ikasleak “Nativo digital” deritzanak direla, ahu da,
teknologia berrietaz jaio eta hazi direla eta horregatik gutariko asko baino
errastasun handiagoak dituztela baliabide teknologiko berrietara ohitzeko.
Hau guztia
irakurri ostean, baliteke iruditzea nire jarrera teknologia berrien
integrazioaren kontrakoa dela. Baina hau ezta horrela, soilik nahi dudana da
argi uztea erreminta hauek guri eta gure ikasleei heziketa prozesua errazteko
balio behar dutela eta ez zailtzeko. Honegatik programa, metodologia, software
edo dena delakoaren mugak eta potentzialak ongi ezagutzea komeni dela gelan
integratzearen saltoa eman aurretik. Eta honetako formazio egokia behar dela
hainbat kasutan oso zaila izanik ikasketa autonomo bat burutzea.
Bukatzeko,
guztioi animatu nahi nizueke eskura ditugun baliabide desberdinak ezagutzera
eta komenigarri ikusi ezkero gelan inplementatzea. Jakin behar dugu posible
dela emaitza ez izatea guk aurreikusitakoaren berdina, baina ziur zerbaitetarako
balio izango duela. Argi dago aldaketa ez dela egun batetik besterako gauza,
baizik eta luze mena dezakeen prozesu bat, zein egunetik egunera emaitza hobeak
emango dituena.


No hay comentarios:
Publicar un comentario