IKANOS-KONPETENTZI DIGITAL MAILA NEURTZEKO TRESNA
IKANOS-ek
planteatutako galderak erantzun ahala, sentimendu desberdinak pasa zaizkit
gorputzetik eta hainbat galdera nire burutik. Gogoetarako balio izan dit
galderak erantzuteak izan ere konturatu naiz zein inkosienteki nabilen datuak
partekatuz interneteko munduan inolako neurririk hartu gabe. Honetaz aparte,
begiak ireki dizkit ikusteko zer nolako garrantzia hartu duen interneteko nire
eguneroko bizitzan eta zenbat lan, komunikazio, tramite etab burutzeko
erabiltzen dudan. Galdera gehientsuenak erantzuteko ez dut inolako zailtasunik
izan baina perfil pertsonal eta publikoari zuzendutakoak zenbait kezka eragin
dizkit inoiz jarri gabeko ikuspuntu baten jarri bainau.
Inkestari
dagokionean, esan beharra dago modu orekatuan garrantzitsuak diren arlo
gehienak ukitzen dituela, planteatutako galdera guztiak beharrezkotzat jotzen
ditudalarik.Gainera, zenbait galdera berri sartuko nituzke faltan bota izan
baitut arlo pertsonala eta profesionalaren arteko bereizketa bat. Izan ere,
hainbat aspektutan amankomunak badira ere, zenbait arlotan bereizketa bat
burutzea interesgarri jotzen dut.
Emaitzari
dagokionean, lehenengo sentitu dudana harridura izan da TARTEKO MAILA dudala
adierazi didanean emaitza hobea espero bainuen. Hau horrela izatearen
arrazoietako bat, nire ingurukoekin alderatuz egunerokoan arlo pertsonalean
zein profesionalean erabiltzen ditudan baliabide kopurua da. Buruari buelta
batzuk eman ostean, pentsatu dut posible dela kontua ez izatea nik erabilitako
baliabide kopurua altua izatea, baizik eta ingurukoek egiten duten erabilpen exkaxa,
eta ondorioz teknologi berri asko erabili ez harren gainontzekoekin alderatuz
jainkoa sentitzea.
Bukatzeko, arlo profesional zein pertsonalarekiko
gogoetako bat egin nahiko nuke inkesta burutu ostean ateratako ondorioekin.
Nire eguneroko profesionalean, teknologikoki lagungarri zaizkidan hainbat
baliabide erabiltzen ditudan harren(Drive, Moodle, …) Ikanos galdetegia burutu
ostean IKT munduan atzerritar bat bezala sentitu naiz azpiko irudian nire burua
islatuta ikusiz.
Gure eguneroko lana errazteko sortutako baliabide
kopurua ikaragarria da baina nola jakin gauza bakoitzerako zein erabili?
Irakasle bezala abandotuta sentitzen naiz. Gero eta zeregin gehiago burutu
behar ditugu arlo profesionalean eta aldi berean digitalki konpetente izatea
etengabeko abiaduran eboluzionatuz doan gizarte honetan ia ezinezko helburua
dela iruditzen zait. Are gehiago helburu horretara iristeko inoren laguntzarik
izan ezean. Ikasketa autonomoa izatea alternatiba bakartzat gure jakintzat
handitzeko, balazta handiegia delakoaren irudipena dut. Atal pertsonalari
dagokionean ere ondorio berdinak atera ditudan harren, kontutan izan behar da
ez dela berdina lan egiteko egiten den baliabide baten erabilera edo eguneroko
bizitza pertsonalerako egiten dena. Hau da, hainbat erreminta teknologiko arlo
pertsonal zein profesionalerako baliagarri izan daitezke, beharrizan nagusia
lan mundurako izango litzatekeelarik eta interesgarriena gure eguneroko lana
erraztuko luketen baliabideen erabilera litzateke. Baina zein dira erreminta
miragarri horiek? Eta nola erabiltzen dira? Eta non eta nola ikasi behar bezala
erabiltzen? Eta nola inplementatu lanean? Eta…? Zenbat eta zenbat galdera
erantzun ezinik nabilen biderik egin ezinean teknologia berrien mundu girabiratzu
eta amaigabe honetan. Horren adierazle da zenbait baliabide azaltze aldera
azpian azaltzen den irudia.
Honegatik
guztiagatik, bukaerako hausnarketa bezala adierazi nahiko nuke horren zabala
den teknologi berrien mundu honetan konpetente izateko beharrezko dela etengabe
berristen eta eguneratzen aritzea eta horretarako informazio oso garrantzitsua
da. Honegatik, internet eta sarea baliabide indartsu bezain ezezagun
bezala definituko nuke.
Zure azken gogoeta azpimarreatu nahi nuke Aritz:
ResponderEliminar"Horren zabala den teknologi berrien munduan konpetente izateko beharrezko da etengabe berrizten eta eguneratzen aritzea"
Eta arrazoia emango dizut berri ere "horretarako informazio oso garrantzitsua da"
Eta gaineratuko dut: Informazioa eguneratuta eta DIGERITUTA eukitzea
ON egin Aritz
J