ZERGATIK IREKIA IZAN?
Etengabe
eraldatzen eta eboluzionatzen ari den gizarte batean bizi gara. Honen adibide
argia dira mugikorrak. Orain dela urte gutxi deiak burutzeko helburuarekin
sortu ziren aparailuak, gaur egun deiak burutzeaz gain, beste edozer egiteko
aukera ematen digute. Mugikorrei esker, momentu oro konektatuta bizi gara eta
eskuragarri ditugu hainbat baliabide eta informazio.
Honek eguneroko bizitzarako
zein arlo profesionalerako abantaila ugari ekarri dizkigu, baina era berean
zenbait arazo ere suposatu ditu, adibidez mundu digitaletik at geratzeko
arriskua. Hasiera batean txorakeri bat zirudiena, arazo larri bihurtu da
hainbat jenderentzat, izan ere teknologia berrietara ireki ez izatea kasu
askotan hilda egotearen pareko kontsideratu daiteke. Honetaz aparte, lan munduan ere geroz eta
garrantzi gehiago izaten ari da langileek konpetentzi digitalak izateak, eta
ondorioz hezkuntzako arloarentzat zeregin bat gehiago agertu da.
Honekin
erlazionaturik, DIGCOMP Europar markoaren barnean 5 atal definitu ziren
interneten dagoen informazio eskuragarri eta ez-eskuragarriarekiko izan beharrezko baimen eta ezaugarriak
definitzeko helburuz:
Pertsonalki,
hezkuntzan digitalki irekia izateak hainbat abantaila dituela deritzot, izan
ere dokumentazioa prestatzerakoan, ariketak burutzerakoan eta beste zenbait
kasutan sarean informazioa eskuragarri izateak lan mordoa aurreratzea
suposatzen du. Honetaz gain, bakarkako lanarekin soluzioa bilatzea suertatzen
den sakotan, beste batzuek burututako lana oso lagungarri izaten da askotan.
Eragin negatiboari dagokionean, iruditzen zait
sarera igotzen den informazioak inolako mugarik ez kontrolik ez izateak,
askotan arazoak eta txarto ulertuak ekartzen
dituela, edonork idatzi baitezake iruditzen zaiona ondo zein txarto
egon.
Azken urteetan,
etengabe ari zaizkigu erreminta berriak integratzen gure egunerokoan lagungarri
izango zaizkigulakoan, naiz eta askotan ezjakintasunak ez utzi bere potentzial
guztia ateratzen. Hau horrela den harren, nire egunerokoan saiatzen naiz
posible den einean interesgarri iruditzen zaizkidan aplikazio eta softwareak
ezagutzen eta erabiltzen. Honen adibide da Google-len Drive, non egunerokorako
behar dudan dokumentazioa gordetzen dudan eta ikasleen eskutara uzten dudan
behar dutenerako. Honetaz gain, ikasleek egin beharreko lanak Drive bitartez
burutu eta entregatzeko eskatzen diet, zenbaitetan galdu izan dituzten Pendrivekin
arazoak izan baititut.
Bukatzeko, sarean
dagoen informazio mugagabea nolabait kudeatu behar da, gero eta dokumentazio
gehiago baldin baitago eta kontrolatu ezean erabilgarritasuna galtzera irits
baitaiteke. Hau dela eta, europear ikerle eta aditu batzuen artean goian definitu
ditudan 5 arloak definitu zituzten marko egokia eraikitzeko. Lehenengoa
mantentzeari dagokiona da eta guztiz beharrezko ikusten dut, izan ere dagoen
informazio baliagarri mantendu beharra dago. Hori bai, aurretiaz iruditzen zait
5S-etako lehen atalean definitzen den antzera, lehenik eta behin baliagarria
dena ez denetik bereizi beharko litzateke. Bigarren eta hirugarren arloak,
berrerabiltzeari eta egokitzeari
dagozkionak, nahitaezkotzat jotzen ditut. Zeren eta informazioa bakoitzak bere
beharrizanetara egokitzea beharrezko da
baina horretarako materiala berrerabiltzeko aukera izan behar da.
Honetaz gain denborak eragindako aldaketak direla eta berriste prozesu bat
jasan behar du informazioak dagokion garaira egokitzeko.
Azkeneko bi
arloak birkonbinatzea eta birbanaketa dira. Bietako lehena etengabeko konbinazioari
dagokiona da eta garrantzitsua iruditzen zait pertsona desberdinen lanekin
material aberasgarriagoa burutzea posible egiten delako. Birbanaketa ere arlo
ezinbestekoen artean aukeratua dutela iruditzen zait, sorturiko dokumentazio
guztia ez daiten edonoren eskuragarri egon egileak ere eskubide pribatu batzuk
izan ditzan. Hau da, bakoitzak erabakitzeko aukera izan beharko luke zer nahi
duen gainontzekoen eskuragarri jarri eta zer ez.
Oso ONdo Aritz:
ResponderEliminarZure azken gogoeta zen Web 20ren propagandako slogana: bakoitzak erabakitzeko aukera izan beharko luke zer nahi duen gainontzekoen eskuragarri jarri eta zer ez
Garatu dezagun #eDIGCOMP horrela izan dadila, gure jakituriari esker ;-)
J