miércoles, 15 de febrero de 2017


NIRE "NIA" EZAGUTZEN

Lerro hauetan nire NIA definitzeko sortu dudan mapa kontzeptuala azaltzen saiatuko naiz. Mapa hau sortzeko, lehenik erabiltzen ditudan tresna eta informazio iturriak bildu ditut eta ostean multzokatu egin ditut. Prozesua erraza izan ez den harren, bukaeran nire NIA hobeto ezagutzen lagundu didan lana burutzea lortu dudanaren esperantza dut. 



Irudi hau 5 atal nagusitan banandu dut:
a)      Informazioa filtratu eta irakurri: Atal honetan nire egunerokoan irakurtzen ditudan tresna edo informazio iturriak sartu ditut. Bertan, Twitter eta Facebook bezalako sare sozialak ageri dira zeintzuetan askotan egunkari digitaletan baino informazio zuzen eta zehatzagoa aurki genezakeen. Hauetaz gain, harpidetuta nagoen blog eta webguneetatik RSS sistemaren bitartez jasotako informazio ere sartu dut, izan ere askotan bilatzen aritu beharrean nahiago izaten dut informazio hori zuzenean nire emailean jasotzea eta interesgarri baldin bazait estekara joatea. Beraz korreo elektronikoa ere ugari erabiltzen dut, eskuragarri ditugunen artean GMAIL-a erabiliz, azken hau iruditzen baitzait erabilgarri eta ahaltsuena Google-k eskaintzen dituen beste zenbait baliabide eta erremintetara sarrera ahalbidetzeagatik.

b)      Beste atal batean sailkatu ditut lanerako zein arlo pertsonalerako informazio baliagarria bilatzeko erabiltzen ditudan iturriak. Hauen artean informazio orokorra bilatzeko Google-n tresnak azpimarratuko nituzke. Chrome, Maps, Youtube, etab. Zeintzuk baliabide oso interesgarriak iruditzen zaizkidan edozein motatako informazioa bilatzeko, argi utziz baliabide bakoitza zertara zuzenduta dagoen. Hauetaz gain, EducaLab eta Procomun ere atal honetan sartu ditut, hezkuntzarako baliabide oso interesgarriak direla nabarmenduz.

c)       Hirugarren multzo batean, erabiltzen dudan informazio guzti hau posible den einean  era ordenatu eta sailkatuan izateko Drive eta Dropbox bezalako tresnak erabiltzen ditut, zeintzuek sarean nire intereseko informazio eta dokumentazio guztia eskuragarri izatea ahalbidetzen didaten. Honetaz gain, Evernote bezalako veste baliabide batzuk ere sartu ditut naiz eta oraindik beraien erabilera nire aldetik ez izan zabalegia.

d)      Azken aurreko taldean, informazioa eraikitzeko baliagarri zaizkidan baliabideak multzokatu ditut, beraien artean Moodle eta Sites nabarmenduz. Bi tresna hauek ikasleekin informazioa partekatu, ariketak burutu eta beste hainbat eragiketa burutzea ahalbidetzen didate. Nabarmendu nahiko nuke askotan tresna hauek erabiltzerako orduan galga ikasleen aldetik etortzen dela, beraientzat izaten baitira ezezagunak. Horregatik zaila egiten da ohiko duten ikasteko eratik atera eta iraultza bat burutzea. Nire kasuan adibidez, duela 3 bat urte Google Classroom baliabidea erabiltzen hasi nintzen ikasleekin beraren bitartez dokumentazioa ariketak eta beste hainbat lan burutuz. Izugarrizko lana suposatu zidan erraminta berri hau gelan inplementatzea eta esan beharra daukat orokorrean nire eguneroko egitaraua atzeratzea suposatu zidala ikasleen aldetik hainbat traba aurkitu baitnituen.

e)      Bukatzeko, azken multzoan informazio argitaratu eta gainontzekoekin komunikatzeko erabiltzen ditudan baliabideak batu ditut. Zeaztu behar dut ni ez naizela sare sozialetan etengabe informazioa argitaratzen aritzen den horietakoa. Ala eta guztiz ere, konfesatu behar dut ez dela egun bat igarotzen WhatsApp eta Facebook-a erabili gabe, bi hauek komunikazio erreminta oso ahaltsu baitira egungo gizartean. Multzo honetan, Skype, Hangouts eta beste zenbait tresna ere sartu ditut, hauen erabilera nire egunerokoan mugatuagoa delarik. 

1 comentario:

  1. Bikain, Aritz!
    Ikusten da sakon hausnartu duzula erabiltzen dituzun baliabideei buruz, beraz, zorionak! Orain, zure ikaskideek jartzen dituzten mapekin alderatzea izango litzateke onena, zure ikasteko aukerak nola handitu daitezen ikusteko.
    Segi fin! :)
    Besarkada bat!
    #eDIGCOMP Taldeko Amaia

    ResponderEliminar