NOLA ABERASTU NIRE NIA?
Nire NIA
aberasteko lehenik eta behin bi fase desberdinduko nituzke argi eta garbi.
a)
Alde
batetik gaur egun erabiltzen ditudan erreminta eta baliabideen erabilera
optimizatuko nuke hainbatetan konturatzen baldin bainaiz aplikatu beharreko
filtroak egoki ez ezartzearren informazio interesgarri eta baliagarria zein
alferrikako publizitatea aldi berean jasotzen ditudala eta filtrazio lan horrek izugarrizko esfortzua
exijitzen didala. Gainera, kasu askotan filtrazio lan hori ez burutzearren
informazio interesgarri eta lagungarria galtzen dut.
b)
Bestalde,
landu beharko nukeen beste arloa erreminta, tresna eta informazio iturri
berriak sortu, erabili, bilatu eta eraikitzea litzateke. Izugarrizkoa da eskura
ditugun baliabide kopurua eta guztiak erabiltzea eta erabilgarri bihurtzea
ezinezko den harren, potenteenak iruditzen zaizkidanei buruz informatzea eta
etorkizunean nire NIA barruan sartzea aukera bikaina litzateke.
Aurreko guztia argi utzi ostean, nire NIA aberatsago egiteko zenbait ideiekin
nator:
1)
TWITTER egoki erabiltzea. Izan ere,
aspaldi sortu nuen kontu pertsonal bat, baina behar baino pertsona eta
informazio iturri gehiago segitzen hasi nintzen eta jasotzen nuen informazio
kantitateak gainezkatu ninduen. Hau dela eta, Twitterra erabiltzeari utzi nion
denbora falta zela eta. Hau guztiagatik, nire NIA aberasteko ikastaro honekin
batera kontu berria sortu dut eta aurreko esperientziatik ikasita era
kontrolatuago baten filtro egokiak aplikatuz erabiltzea espero dut.
2)
RSS bidez intereseko web gune eta
Blog-etara harpidetzea. Honela ni informazioa bilatzen aritu beharrean, nire
intereseko diren iturrietatik zuzenean niregana informazioa iritsiko zait.
Dagoeneko banago harpidetuta zenbait webgunetara, kasu askotan hezkuntzarekin
erlazioa dutelarik eta beste hainbat kasutan nire afizioekin.
3)
DRIVE
VS PENDRIVE. Bururatzen zaidan beste hobekuntza posible bat nire eguneroko
lanean Pendrive-a erabiltzeari uztea eta irakasteko erabiltzen dudan informazio
guztia Drivera igotzea. Eraldaketa hau dagoeneko abian daukat baina prozesua
erabat burutzea falta zait eta ikastaro honen ostean helburu hau lortzea espero
dut.
4)
MOOC,
FORO, Etab-etan irakurle soil bat izatetik, parte aktibo izatera pasatzea.
Pertsonalki hainbat baliabide digital aurkitu eta erabili izan ditut baina gehientsuenetan pasibo bezala. Hau da,
gainontzekoek sortutako informazioa erabili ditut beraren eraikuntzan parte
hartu gabe. Jarrera hau egoista xamarra iruditzen zait egia esateko eta
honegatik nire jarrera aldatu eta hainbeste ematen diguten baliabide hauen
eraikuntzan parte aktibo izatera pasatzea dut helburu. Gainera, gero eta
webgune eta Blog gehiago dira hau exijitzen dutenak. Slideshare da hauetako
bat, non beharrezkoa den ekarpen pertsonalak burutzea gainontzekoen baliabideak
erabili ahal izateko.
5)
Azken
puntu bezala, sarean aurkitu dudan azpiko taulako puntuak betetzea interesgarri
jotzen dut nire NIA hobetzeko. Jakintsu batek sortutakoa da eta bere esanetan
puntu hauek betez gero NIA oso aberatsa izatearen sinonimo da.
Bukatzeko aurrez aipatutako guztitik hasieran definitutako bi jarraibideak
nabarmendu nahi nituzke nire NIA hobetzeko bide egokienak direlakoan, zeren eta
erreminta eta baliabide berriak sortu eta erabiltzea bezain garrantzitsua da,
aurrez erabiltzen direnak zaintzea eta filtro egokienak definituz beraien
erabilera egoki eta baliagarria egitea.


No hay comentarios:
Publicar un comentario