martes, 14 de marzo de 2017

PRAKTIKA ONAK-LANBIDE HEZIKETA(Talde lana)

PRAKTIKA ONAK-LANBIDE HEZIKETA(Talde lana)


Azken lan honetan burutu behar izan dugun talde lana oso interesgarri iruditu zait. Naiz eta zenbait kasutan zalantza agertu zaizkigun eta taldekideon artean koordinatzeko zenbait arazo izan ditugun, bukaeran lan txukun eta on bat burutzea lortu dugu:



Agerian geratu dira ikasleetan hainbat kasutan azaltzen diren zailtasunak, irakasleoi ere azaltzen zaizkigula. Are gehiago gure arteko komunikazio mota soilik digitala denean. Dena den, baliabide digitalek eskaintzen dizkiguten aukerez baliatuz, izan ditugun dudak argitu eta lan txukun bat burutzea lortu dugula iruditzen zait.



Komentatzekoa da, ikastaro honetan orokorrean hitz egin dugula konpetentzi digitalari buruz baina hau ez dela berdina hezkuntzako maila desberdinetan. Honegatik, ariketa honetan hezkuntza mailaren arabera desberdintzeko irizpidearekin guztiz bat nator, hainbat egoeratan ez baita berdina haur hezkuntzako irakasle batek behar duena eta lanbide heziketako batena. 

Burututako lan honetan, argi geratu da irakasleok naiz eta hezkuntza maila berera zuzenduta egon ditugun ikuspegi desberdinak eta hau burutu dugun talde lanean argi ikusten dela iruditzen zait. Erabili dugun dokumentazio teknikoan eta irakasleon bideoetan, 6C deritzanei buruz hitz egiten zen eta azken lanean sei arlo hauetako guztiak ukitu ditugu irakasle bakoitzak hauetako bati edo besteari garrantzi gehiago ematen diolarik. Nik pertsonalki balio handiena kolaborazio, komunikazio eta pentsamendu kritikoari eman dizkiot, guzti hau estrategi desberdinak baliatuz.

Dokumentuan, 6C hauek garatzeko minimoki bete behar direnak definitu ditugu estrategia desberdinak azaldu direlarik. Honez gain, dokumentuan 3 maila desberdintzen dira (gutxienez, ondo egoteko eta bikain egoteko), bakoitzerako beharrezkotzat kontsideratu ditugunak seinalatuz.


Gustatuko litzaidake komentatzea, taldekide desberdinek proposatutako ideien artean, batzuk oso interesgarri iruditu zaizkidala naiz eta zenbait kasutan praktikara eramaterako orduan ez dudan batere argi nola burutu. Argi izan behar dugun gizarte digital batean bizi garela eta gure ikasleak gizarte mota honetarako prestatu behar ditugula eta honetarako eskuragarri ditugun baliabide digitalez probestu behar garela. 

martes, 7 de marzo de 2017

4.1 jarduera: Praktika onen baldintzei buruzko hausnarketa
Ainhoa Pujanaren bideoa ikusi ondoren eta ikastaro honetan landutako zenbait gairen harira, heziketa arloak orokorrean garaia dugu gizarteak jasandako transformazio ikaragarrira moldatzeko. Hau da, gizarteak azken urteetan gehienbat teknologia berriak direla eta aurrerakuntza nabarmena izan du. Gure eskolek aldiz, orain dela 20 urteko antzerako egoeran jarraitzen dute. Baten baino gehiagotan aditu dut gizartetik kanpo 20-30 urte egon den pertsona bat, kalean eta gure sozietatean galduta sentituko litzatekeela bizi izan dugun aldaketa nabarmena dela eta, aldiz eskola batean ez lukeela egokitzeko inolako arazorik izango.


Hau guztiagatik iruditzen zait hezkuntzak beharrezko duela transformazio prozesu bat zeinetan gizarteko atal guztiok parte aktibo bihurtu behar garen.  Ainhoak bere aurkezpenean izan beharrezko zenbait puntu azaltzen ditu zeintzuk iruditzen zaizkidan hezkuntza tradizionalak suntsiarazten dituen. Esan nahi dudana da, ikasleak ohituta daudela irakasleak esandakoa ontzat ematen buelta gehiagorik eman gabe eta honek beraien SORMENA eta PENTSAMENDU KRITIKOA desagerraraztea eragiten du.

Gaur egungo gizartean behar ditugunak ikasle motibatuak dira eta horretarako beharrezko da beraien interesa lortzea. Hau lortzeko zenbait estrategia azaltzen dira bideoan(Kognitiboa, Soziala, Emozionala, Digitala eta Kudeaketa estrategia). Izendatutakoen artean iruditzen zait lehena, Kognitiboa, eta azkena, Kudeaketa egoki bat burutzearena direla garrantzitsuenak, izan ere ezinbestekoa da ikasleen interesa pizten duen arazo egoera bat planteatzea eta ostean proiektu horren gidaritza egoki bat burutzea. Presente izan behar dugu ikasleak direla heziketa prozesuko aktore printzipalak eta gure, irakasleon, rola gidariarena dela. Lan honetan, sozialki, emozionalki eta digitalki gidaritza egokia burutu behar dugu ikasleak norabide egokian bideratzeko eta motibazioa ez galtzeko.

Bukatzeko, ez dakit estrategia bezala baina bai beharrezko bezala jotzen dut heziketa zentruen eta gizartearen arteko espazioa murriztea. Burutik kendu behar dugu eskolari buruz dugun kontzeptua; ikasteko eremu fisiko itxi batena; eta gizartean bizitzeko beharrezko ditugun gaitasunak eskaintzen dizkigun baliabide bezala ulertu behar dugu. Ohiko errepikapenezko ikasketa behingoz alde batera utzi eta era digitalean barneratu behar gara. Ikasleek sobera dakite uneoro sarean dutela behar duten informazio guztia eskuragarri eta gure lana ez da informazio hori buruz ikas dezaten lortzea, baizik eta probetxuzko era batean erabil dezaten lortzea. 

sábado, 4 de marzo de 2017

3.2 JARDUERA: Metodologia aktiboa aurrera eramateko inplikazioak irakasleontzat


Bizi garen aro digital honetan, teknologia berrietatik kanpo egoteak gizartetik kanpo suposatzen duela esan genezake. Bai heziketa arloan, bai lan arloan nahitaezko da pertsona ororentzat TIC deritzanen gutxieneko kontrol bat izatea. Hau dela eta, guztiz beharrezkotzat jotzen dut pertsona ororen heziketan zeharkako konpetentziak barneratzea eta hauen artean atal handi bat teknologia berrietaz okupatuta izatea. Hare gehiago kontutan izanda irakasleon helburu nagusia etorkizuneko gure gizarteko profesionalak formatzea dela.




Hau guztiagatik hezkuntzan teknologia berrien potentzialaz probestu eta irakasteko beraien laguntza aprobetxatu beharko genuke. Baina sarritan atzerakada moduko bat sentitzen dugu ez baita erronka erreza ohiko klase magistralak eta gela teorikoak alde batetara utzi eta teknika eta teknologi berriak gelan integratzearen erronkari aurre egitea.  Nire ikaskideen jarduera honetan, hainbatetan irakurri dut irakasle bezala teknologia berriak soilik erabili beharrean gelan integratu beharko genituzkeela eta arazo nagusia aldaketekiko gure jarrera ezkorra dela. Ni pertsonalki ez nator guztiz bat honekin, izan ere metodologi aldaketa bat edo teknologi baten integrazioa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

Irakasleok sarritan entzuten dugu “Oso erraza da!” esaldia, baina errealitatea askotan desberdina da. Programa, software edo dena delako teknologi berri bat gelan inplementatzeko, erreminta horren kontrol argi bat izan behar du irakasleak gelan sortzen diren arazoei aurre egiteko. Honegatik, teknologi berri bat gelan sartzea esaten denean, ez da soilik klasean erabiltzea baizik eta ongi erabiltzea. Izan ere ez baldin badugu nahi aurrez baino txarrago ematea klasea eta ikasleak astoratzea, baliabideren guztizko kontrola izatea komeni da, eta horrek formazio handia, denbora eta beste hainbat gauza exigitzen du. Hau dela eta, izan ditudan esperientziengatik gomendatzen dizuet gelan zerbait berria sartu aurretik egin beharrekoaz ziur egotea.

Kontutan izan behar dugu baita, gure ikasleak “Nativo digital” deritzanak direla, ahu da, teknologia berrietaz jaio eta hazi direla eta horregatik gutariko asko baino errastasun handiagoak dituztela baliabide teknologiko berrietara ohitzeko.

Hau guztia irakurri ostean, baliteke iruditzea nire jarrera teknologia berrien integrazioaren kontrakoa dela. Baina hau ezta horrela, soilik nahi dudana da argi uztea erreminta hauek guri eta gure ikasleei heziketa prozesua errazteko balio behar dutela eta ez zailtzeko. Honegatik programa, metodologia, software edo dena delakoaren mugak eta potentzialak ongi ezagutzea komeni dela gelan integratzearen saltoa eman aurretik. Eta honetako formazio egokia behar dela hainbat kasutan oso zaila izanik ikasketa autonomo bat burutzea.

Bukatzeko, guztioi animatu nahi nizueke eskura ditugun baliabide desberdinak ezagutzera eta komenigarri ikusi ezkero gelan inplementatzea. Jakin behar dugu posible dela emaitza ez izatea guk aurreikusitakoaren berdina, baina ziur zerbaitetarako balio izango duela. Argi dago aldaketa ez dela egun batetik besterako gauza, baizik eta luze mena dezakeen prozesu bat, zein egunetik egunera emaitza hobeak emango dituena.


viernes, 24 de febrero de 2017

KONPETENTZI DIGITALEN JARDUERA(3.1 JARDUERA)

Egunon guztioi,

Burutu beharreko ariketa honek, irakaskuntza berria deritzanarekin du erlazio zuzena. Azkenaldian egin ditudan kurtso eta ikastaro guztietan, etengabe hitz egin didate irakasteko modelo berriaz. Nola irakaslearen eta ikaslearen rol-a guztiz aldatu diren eta antzinako norabide bakarreko klase monotonoetatik, klase dinamiko eta digitaletara salto egin dugun. Gaur egun irakasleok, klase magistralak alde batetara utzi eta ikasleek burutu beharreko ikerketa lanetan orientatzaile eta laguntzaile lanak hartzera pasatu behar garen.


Ariketa honen antzerako zerbait, ETHAZI(Etekin Handiko Zikloak) delakoaren proiektuaren abiapuntuan egin beharra dago, eta etorkizuna heziketa modelo horretan dagoela digutenez, iruditzen zait nire ikasleekin burutu beharreko proiektuen planteamendurako CANVAS modelo hau oso baliagarri izango zaidala.

Jarduera burutzerako orduan, nire lan arloarekin erlazionatzeko aprobetzatu dut. Horregatik, mekanismo neumatiko elektriko bat diseinatzeko helburuz planteatu dut ariketa.

Honelako jarduera batekin, ikasleek ohiko jakintzak lortzeaz gain, iniziatiba pertsonala bezalako beste hainbat zehar konpetentzia lortuko zituztela uzte dut, eta honegatik iruditzen zait ohiko ikasketa modeloa baino askoz aberasgarriagoa litzatekeela,

lunes, 20 de febrero de 2017

NOLA ABERASTU NIRE NIA?

NOLA ABERASTU NIRE NIA?


Nire NIA aberasteko lehenik eta behin bi fase desberdinduko nituzke argi eta garbi.

a)      Alde batetik gaur egun erabiltzen ditudan erreminta eta baliabideen erabilera optimizatuko nuke hainbatetan konturatzen baldin bainaiz aplikatu beharreko filtroak egoki ez ezartzearren informazio interesgarri eta baliagarria zein alferrikako publizitatea aldi berean jasotzen ditudala eta  filtrazio lan horrek izugarrizko esfortzua exijitzen didala. Gainera, kasu askotan filtrazio lan hori ez burutzearren informazio interesgarri eta lagungarria galtzen dut.

b)      Bestalde, landu beharko nukeen beste arloa erreminta, tresna eta informazio iturri berriak sortu, erabili, bilatu eta eraikitzea litzateke. Izugarrizkoa da eskura ditugun baliabide kopurua eta guztiak erabiltzea eta erabilgarri bihurtzea ezinezko den harren, potenteenak iruditzen zaizkidanei buruz informatzea eta etorkizunean nire NIA barruan sartzea aukera bikaina litzateke.

Aurreko guztia argi utzi ostean, nire NIA aberatsago egiteko zenbait ideiekin nator:

1)      TWITTER egoki erabiltzea. Izan ere, aspaldi sortu nuen kontu pertsonal bat, baina behar baino pertsona eta informazio iturri gehiago segitzen hasi nintzen eta jasotzen nuen informazio kantitateak gainezkatu ninduen. Hau dela eta, Twitterra erabiltzeari utzi nion denbora falta zela eta. Hau guztiagatik, nire NIA aberasteko ikastaro honekin batera kontu berria sortu dut eta aurreko esperientziatik ikasita era kontrolatuago baten filtro egokiak aplikatuz erabiltzea espero dut.



2)      RSS bidez intereseko web gune eta Blog-etara harpidetzea. Honela ni informazioa bilatzen aritu beharrean, nire intereseko diren iturrietatik zuzenean niregana informazioa iritsiko zait. Dagoeneko banago harpidetuta zenbait webgunetara, kasu askotan hezkuntzarekin erlazioa dutelarik eta beste hainbat kasutan nire afizioekin.


3)      DRIVE VS PENDRIVE. Bururatzen zaidan beste hobekuntza posible bat nire eguneroko lanean Pendrive-a erabiltzeari uztea eta irakasteko erabiltzen dudan informazio guztia Drivera igotzea. Eraldaketa hau dagoeneko abian daukat baina prozesua erabat burutzea falta zait eta ikastaro honen ostean helburu hau lortzea espero dut.

4)      MOOC, FORO, Etab-etan irakurle soil bat izatetik, parte aktibo izatera pasatzea. Pertsonalki hainbat baliabide digital aurkitu eta erabili izan ditut baina gehientsuenetan pasibo bezala. Hau da, gainontzekoek sortutako informazioa erabili ditut beraren eraikuntzan parte hartu gabe. Jarrera hau egoista xamarra iruditzen zait egia esateko eta honegatik nire jarrera aldatu eta hainbeste ematen diguten baliabide hauen eraikuntzan parte aktibo izatera pasatzea dut helburu. Gainera, gero eta webgune eta Blog gehiago dira hau exijitzen dutenak. Slideshare da hauetako bat, non beharrezkoa den ekarpen pertsonalak burutzea gainontzekoen baliabideak erabili ahal izateko.


5)      Azken puntu bezala, sarean aurkitu dudan azpiko taulako puntuak betetzea interesgarri jotzen dut nire NIA hobetzeko. Jakintsu batek sortutakoa da eta bere esanetan puntu hauek betez gero NIA oso aberatsa izatearen sinonimo da.




Bukatzeko aurrez aipatutako guztitik hasieran definitutako bi jarraibideak nabarmendu nahi nituzke nire NIA hobetzeko bide egokienak direlakoan, zeren eta erreminta eta baliabide berriak sortu eta erabiltzea bezain garrantzitsua da, aurrez erabiltzen direnak zaintzea eta filtro egokienak definituz beraien erabilera egoki eta baliagarria egitea.

miércoles, 15 de febrero de 2017


NIRE "NIA" EZAGUTZEN

Lerro hauetan nire NIA definitzeko sortu dudan mapa kontzeptuala azaltzen saiatuko naiz. Mapa hau sortzeko, lehenik erabiltzen ditudan tresna eta informazio iturriak bildu ditut eta ostean multzokatu egin ditut. Prozesua erraza izan ez den harren, bukaeran nire NIA hobeto ezagutzen lagundu didan lana burutzea lortu dudanaren esperantza dut. 



Irudi hau 5 atal nagusitan banandu dut:
a)      Informazioa filtratu eta irakurri: Atal honetan nire egunerokoan irakurtzen ditudan tresna edo informazio iturriak sartu ditut. Bertan, Twitter eta Facebook bezalako sare sozialak ageri dira zeintzuetan askotan egunkari digitaletan baino informazio zuzen eta zehatzagoa aurki genezakeen. Hauetaz gain, harpidetuta nagoen blog eta webguneetatik RSS sistemaren bitartez jasotako informazio ere sartu dut, izan ere askotan bilatzen aritu beharrean nahiago izaten dut informazio hori zuzenean nire emailean jasotzea eta interesgarri baldin bazait estekara joatea. Beraz korreo elektronikoa ere ugari erabiltzen dut, eskuragarri ditugunen artean GMAIL-a erabiliz, azken hau iruditzen baitzait erabilgarri eta ahaltsuena Google-k eskaintzen dituen beste zenbait baliabide eta erremintetara sarrera ahalbidetzeagatik.

b)      Beste atal batean sailkatu ditut lanerako zein arlo pertsonalerako informazio baliagarria bilatzeko erabiltzen ditudan iturriak. Hauen artean informazio orokorra bilatzeko Google-n tresnak azpimarratuko nituzke. Chrome, Maps, Youtube, etab. Zeintzuk baliabide oso interesgarriak iruditzen zaizkidan edozein motatako informazioa bilatzeko, argi utziz baliabide bakoitza zertara zuzenduta dagoen. Hauetaz gain, EducaLab eta Procomun ere atal honetan sartu ditut, hezkuntzarako baliabide oso interesgarriak direla nabarmenduz.

c)       Hirugarren multzo batean, erabiltzen dudan informazio guzti hau posible den einean  era ordenatu eta sailkatuan izateko Drive eta Dropbox bezalako tresnak erabiltzen ditut, zeintzuek sarean nire intereseko informazio eta dokumentazio guztia eskuragarri izatea ahalbidetzen didaten. Honetaz gain, Evernote bezalako veste baliabide batzuk ere sartu ditut naiz eta oraindik beraien erabilera nire aldetik ez izan zabalegia.

d)      Azken aurreko taldean, informazioa eraikitzeko baliagarri zaizkidan baliabideak multzokatu ditut, beraien artean Moodle eta Sites nabarmenduz. Bi tresna hauek ikasleekin informazioa partekatu, ariketak burutu eta beste hainbat eragiketa burutzea ahalbidetzen didate. Nabarmendu nahiko nuke askotan tresna hauek erabiltzerako orduan galga ikasleen aldetik etortzen dela, beraientzat izaten baitira ezezagunak. Horregatik zaila egiten da ohiko duten ikasteko eratik atera eta iraultza bat burutzea. Nire kasuan adibidez, duela 3 bat urte Google Classroom baliabidea erabiltzen hasi nintzen ikasleekin beraren bitartez dokumentazioa ariketak eta beste hainbat lan burutuz. Izugarrizko lana suposatu zidan erraminta berri hau gelan inplementatzea eta esan beharra daukat orokorrean nire eguneroko egitaraua atzeratzea suposatu zidala ikasleen aldetik hainbat traba aurkitu baitnituen.

e)      Bukatzeko, azken multzoan informazio argitaratu eta gainontzekoekin komunikatzeko erabiltzen ditudan baliabideak batu ditut. Zeaztu behar dut ni ez naizela sare sozialetan etengabe informazioa argitaratzen aritzen den horietakoa. Ala eta guztiz ere, konfesatu behar dut ez dela egun bat igarotzen WhatsApp eta Facebook-a erabili gabe, bi hauek komunikazio erreminta oso ahaltsu baitira egungo gizartean. Multzo honetan, Skype, Hangouts eta beste zenbait tresna ere sartu ditut, hauen erabilera nire egunerokoan mugatuagoa delarik. 

viernes, 10 de febrero de 2017

IKANOS



IKANOS-KONPETENTZI DIGITAL MAILA NEURTZEKO TRESNA

IKANOS-ek planteatutako galderak erantzun ahala, sentimendu desberdinak pasa zaizkit gorputzetik eta hainbat galdera nire burutik. Gogoetarako balio izan dit galderak erantzuteak izan ere konturatu naiz zein inkosienteki nabilen datuak partekatuz interneteko munduan inolako neurririk hartu gabe. Honetaz aparte, begiak ireki dizkit ikusteko zer nolako garrantzia hartu duen interneteko nire eguneroko bizitzan eta zenbat lan, komunikazio, tramite etab burutzeko erabiltzen dudan. Galdera gehientsuenak erantzuteko ez dut inolako zailtasunik izan baina perfil pertsonal eta publikoari zuzendutakoak zenbait kezka eragin dizkit inoiz jarri gabeko ikuspuntu baten jarri bainau.
Inkestari dagokionean, esan beharra dago modu orekatuan garrantzitsuak diren arlo gehienak ukitzen dituela, planteatutako galdera guztiak beharrezkotzat jotzen ditudalarik.Gainera, zenbait galdera berri sartuko nituzke faltan bota izan baitut arlo pertsonala eta profesionalaren arteko bereizketa bat. Izan ere, hainbat aspektutan amankomunak badira ere, zenbait arlotan bereizketa bat burutzea interesgarri jotzen dut.
Emaitzari dagokionean, lehenengo sentitu dudana harridura izan da TARTEKO MAILA dudala adierazi didanean emaitza hobea espero bainuen. Hau horrela izatearen arrazoietako bat, nire ingurukoekin alderatuz egunerokoan arlo pertsonalean zein profesionalean erabiltzen ditudan baliabide kopurua da. Buruari buelta batzuk eman ostean, pentsatu dut posible dela kontua ez izatea nik erabilitako baliabide kopurua altua izatea, baizik eta ingurukoek egiten duten erabilpen exkaxa, eta ondorioz teknologi berri asko erabili ez harren gainontzekoekin alderatuz jainkoa sentitzea.
 

Bukatzeko, arlo profesional zein pertsonalarekiko gogoetako bat egin nahiko nuke inkesta burutu ostean ateratako ondorioekin. Nire eguneroko profesionalean, teknologikoki lagungarri zaizkidan hainbat baliabide erabiltzen ditudan harren(Drive, Moodle, …) Ikanos galdetegia burutu ostean IKT munduan atzerritar bat bezala sentitu naiz azpiko irudian nire burua islatuta ikusiz.
 Gure eguneroko lana errazteko sortutako baliabide kopurua ikaragarria da baina nola jakin gauza bakoitzerako zein erabili? Irakasle bezala abandotuta sentitzen naiz. Gero eta zeregin gehiago burutu behar ditugu arlo profesionalean eta aldi berean digitalki konpetente izatea etengabeko abiaduran eboluzionatuz doan gizarte honetan ia ezinezko helburua dela iruditzen zait. Are gehiago helburu horretara iristeko inoren laguntzarik izan ezean. Ikasketa autonomoa izatea alternatiba bakartzat gure jakintzat handitzeko, balazta handiegia delakoaren irudipena dut. Atal pertsonalari dagokionean ere ondorio berdinak atera ditudan harren, kontutan izan behar da ez dela berdina lan egiteko egiten den baliabide baten erabilera edo eguneroko bizitza pertsonalerako egiten dena. Hau da, hainbat erreminta teknologiko arlo pertsonal zein profesionalerako baliagarri izan daitezke, beharrizan nagusia lan mundurako izango litzatekeelarik eta interesgarriena gure eguneroko lana erraztuko luketen baliabideen erabilera litzateke. Baina zein dira erreminta miragarri horiek? Eta nola erabiltzen dira? Eta non eta nola ikasi behar bezala erabiltzen? Eta nola inplementatu lanean? Eta…? Zenbat eta zenbat galdera erantzun ezinik nabilen biderik egin ezinean teknologia berrien mundu girabiratzu eta amaigabe honetan. Horren adierazle da zenbait baliabide azaltze aldera azpian azaltzen den irudia.
Honegatik guztiagatik, bukaerako hausnarketa bezala adierazi nahiko nuke horren zabala den teknologi berrien mundu honetan konpetente izateko beharrezko dela etengabe berristen eta eguneratzen aritzea eta horretarako informazio oso garrantzitsua da. Honegatik, internet eta  sarea baliabide indartsu bezain ezezagun bezala definituko nuke.